
Murala eta manifestuaren ideia hurrengoa da:
Irakaslegoaren identitatearen inguruan egin beharreko lana geneukan gure aurrean, eta taldekideen artean oso egoera ezberdinak (normala denez). Neri etorri zitzaidan lehenengo sentsazioa estresarena izan zen, nere egoeran karrera hau ateratzeak esfortzu handia eskatzen baitit (lanak eta azterketak gauez prestatu behar, klaseetara korrika eta presaka etorri eta joan, haur txikiak zai nituelako beti...); hau amaitutakoan, nere lan munduratzea ere antzekoa izango da eta horregatik uste dut urte ero xamar batzuk dauzkadala aurretik. Dena den, taldekideen artean egoera ezberdinak daude eta estresa ez da guztion identidadearen zati bat adierazten duen ezaugarria.
Abiapuntuko ideia honetatik abiatuta, bakoitzak bere motxila dugula adostu genuen, nahiz eta karrera bera eta lanpostu berdinerako prestatzen ari garen.
Murala eta manifestua bata bestearen jarraipena dira:
Muralean bizitzara eta karrerara saltoa irudikatzen ditugu: errekara jauzi egiten dugunean, jaio egiten garela adierazten dugu eta txalupak Haur Hezkuntzako karrera adierazten du (guztiok gaude barku berean, baina bakoitzak gauza ezberdinak hartzen, arrantzatzen ditu).
Manifestuan zuhaitz bat ageri da, bizitzaren errekak elikatzen duen zuhaitza eta gure irakasle identitatea sinbolizatzen duena. Adar bakoitzean kabi bat dago, taldekide bakoitzak kabi bat dugularik, eta kabian pilatzen ditugun gauzek gure identitatearen ezaugarrietako batzuk dira (denak ez direlako sartzen).
No hay comentarios:
Publicar un comentario