
Muralean, nire adarrari dagokionez, nik karrera hau hasi nuenean haur txiki bat neukan eta erdikaldean beste bat eduki nuen; bestalde baserri batera trasladatu ginen, baratza martxan jarri, animaliak... Karrera nola edo hala ateratzen joan nahiz, guzti honekin oreka bat eramaten saiatuz, baina itomenaren sentsazioarekin. Uste dut orain arte horrela izan dela eta lanean hasten naizenean, poliki poliki joango naizela irakaslearen identitatea osatzen eta nire karrera profesionalari pisu gehiago jartzen.
Besteei dagokienez, batzuk oraindik txori asko dituzte buruan, aisialdia, parrandak, bidaiak...; besteren batek mila istoria ezberdin aurrera atera beharra...Orokorrean, Irakaslegoaren identitatea, osotasunean hartuta, enbor potolo bat da, baina adar bakoitzak bere nortasuna du eta berea aportatzen dio.
No hay comentarios:
Publicar un comentario