miércoles, 11 de mayo de 2011

lunes, 9 de mayo de 2011

1. Lana Praktikak Eta Teknologia[Nere Zatie Gehituta]


Murala eta manifestuaren ideia hurrengoa da:
Irakaslegoaren identitatearen inguruan egin beharreko lana geneukan gure aurrean, eta taldekideen artean oso egoera ezberdinak (normala denez). Neri etorri zitzaidan lehenengo sentsazioa estresarena izan zen, nere egoeran karrera hau ateratzeak esfortzu handia eskatzen baitit (lanak eta azterketak gauez prestatu behar, klaseetara korrika eta presaka etorri eta joan, haur txikiak zai nituelako beti...); hau amaitutakoan, nere lan munduratzea ere antzekoa izango da eta horregatik uste dut urte ero xamar batzuk dauzkadala aurretik. Dena den, taldekideen artean egoera ezberdinak daude eta estresa ez da guztion identidadearen zati bat adierazten duen ezaugarria.
Abiapuntuko ideia honetatik abiatuta, bakoitzak bere motxila dugula adostu genuen, nahiz eta karrera bera eta lanpostu berdinerako prestatzen ari garen.
Murala eta manifestua bata bestearen jarraipena dira:
Muralean bizitzara eta karrerara saltoa irudikatzen ditugu: errekara jauzi egiten dugunean, jaio egiten garela adierazten dugu eta txalupak Haur Hezkuntzako karrera adierazten du (guztiok gaude barku berean, baina bakoitzak gauza ezberdinak hartzen, arrantzatzen ditu).
Manifestuan zuhaitz bat ageri da, bizitzaren errekak elikatzen duen zuhaitza eta gure irakasle identitatea sinbolizatzen duena. Adar bakoitzean kabi bat dago, taldekide bakoitzak kabi bat dugularik, eta kabian pilatzen ditugun gauzek gure identitatearen ezaugarrietako batzuk dira (denak ez direlako sartzen).

Murala



Muralean, nire adarrari dagokionez, nik karrera hau hasi nuenean haur txiki bat neukan eta erdikaldean beste bat eduki nuen; bestalde baserri batera trasladatu ginen, baratza martxan jarri, animaliak... Karrera nola edo hala ateratzen joan nahiz, guzti honekin oreka bat eramaten saiatuz, baina itomenaren sentsazioarekin. Uste dut orain arte horrela izan dela eta lanean hasten naizenean, poliki poliki joango naizela irakaslearen identitatea osatzen eta nire karrera profesionalari pisu gehiago jartzen.
Besteei dagokienez, batzuk oraindik txori asko dituzte buruan, aisialdia, parrandak, bidaiak...; besteren batek mila istoria ezberdin aurrera atera beharra...Orokorrean, Irakaslegoaren identitatea, osotasunean hartuta, enbor potolo bat da, baina adar bakoitzak bere nortasuna du eta berea aportatzen dio.

miércoles, 4 de mayo de 2011

egunerokoa

Gaurko saioa nere lehenengoa izan da. Iratz eta nik taldea osatu dugu beste bi ikaskideekin (Hodei eta Laidarekin) eta taldekako lanari ekin diogu (ikt-ko esperientzien analisia). Blog bat sortu dugu eta taldekideen artean googlen kontua eratu. Bestalde, windows 2007arekin dokumentuak nola apaindu ikasten hasi gara.

egunerokoa

Gaurko saioan programa ezberdinak saltxeatzen aritu gara taldekoak. Ondoko programak ikusi ditugu: prezi, vuvox, google.doc,scrib...
Besterik gabe, bihar arte