Mondragon unibertsitateak hezkuntzaren inguruko aldizkari oso interesgarriak argitaratzen ditu, Jakingarriak izenekoak, eta ondorengo bi aleak Hezkuntza eta Teknologia berrien ingurukoak dira, guretzat oso interesgarriak!
http://www.mondragon.edu/files/aldizkariak-revistas/jakingarriak/pdf/Jakingarriak65.pdf
miércoles, 11 de mayo de 2011
lunes, 9 de mayo de 2011

Murala eta manifestuaren ideia hurrengoa da:
Irakaslegoaren identitatearen inguruan egin beharreko lana geneukan gure aurrean, eta taldekideen artean oso egoera ezberdinak (normala denez). Neri etorri zitzaidan lehenengo sentsazioa estresarena izan zen, nere egoeran karrera hau ateratzeak esfortzu handia eskatzen baitit (lanak eta azterketak gauez prestatu behar, klaseetara korrika eta presaka etorri eta joan, haur txikiak zai nituelako beti...); hau amaitutakoan, nere lan munduratzea ere antzekoa izango da eta horregatik uste dut urte ero xamar batzuk dauzkadala aurretik. Dena den, taldekideen artean egoera ezberdinak daude eta estresa ez da guztion identidadearen zati bat adierazten duen ezaugarria.
Abiapuntuko ideia honetatik abiatuta, bakoitzak bere motxila dugula adostu genuen, nahiz eta karrera bera eta lanpostu berdinerako prestatzen ari garen.
Murala eta manifestua bata bestearen jarraipena dira:
Muralean bizitzara eta karrerara saltoa irudikatzen ditugu: errekara jauzi egiten dugunean, jaio egiten garela adierazten dugu eta txalupak Haur Hezkuntzako karrera adierazten du (guztiok gaude barku berean, baina bakoitzak gauza ezberdinak hartzen, arrantzatzen ditu).
Manifestuan zuhaitz bat ageri da, bizitzaren errekak elikatzen duen zuhaitza eta gure irakasle identitatea sinbolizatzen duena. Adar bakoitzean kabi bat dago, taldekide bakoitzak kabi bat dugularik, eta kabian pilatzen ditugun gauzek gure identitatearen ezaugarrietako batzuk dira (denak ez direlako sartzen).
Murala

Muralean, nire adarrari dagokionez, nik karrera hau hasi nuenean haur txiki bat neukan eta erdikaldean beste bat eduki nuen; bestalde baserri batera trasladatu ginen, baratza martxan jarri, animaliak... Karrera nola edo hala ateratzen joan nahiz, guzti honekin oreka bat eramaten saiatuz, baina itomenaren sentsazioarekin. Uste dut orain arte horrela izan dela eta lanean hasten naizenean, poliki poliki joango naizela irakaslearen identitatea osatzen eta nire karrera profesionalari pisu gehiago jartzen.
Besteei dagokienez, batzuk oraindik txori asko dituzte buruan, aisialdia, parrandak, bidaiak...; besteren batek mila istoria ezberdin aurrera atera beharra...Orokorrean, Irakaslegoaren identitatea, osotasunean hartuta, enbor potolo bat da, baina adar bakoitzak bere nortasuna du eta berea aportatzen dio.
miércoles, 4 de mayo de 2011
egunerokoa
Gaurko saioa nere lehenengoa izan da. Iratz eta nik taldea osatu dugu beste bi ikaskideekin (Hodei eta Laidarekin) eta taldekako lanari ekin diogu (ikt-ko esperientzien analisia). Blog bat sortu dugu eta taldekideen artean googlen kontua eratu. Bestalde, windows 2007arekin dokumentuak nola apaindu ikasten hasi gara.
egunerokoa
Gaurko saioan programa ezberdinak saltxeatzen aritu gara taldekoak. Ondoko programak ikusi ditugu: prezi, vuvox, google.doc,scrib...
Besterik gabe, bihar arte
Besterik gabe, bihar arte
egunerokoa
Gaurko saioan programa ezberdinak saltxeatzen aritu gara taldekoak. Ondoko programak ikusi ditugu: prezi, vuvox, google.doc,scrib...
Besterik gabe, bihar arte
Besterik gabe, bihar arte
egunerokoa
Gaurko saioan, praktiketan edukitako esperientziaren inguruko lana egiten aritu gara; puntu amankomunak sortu eta bakoitzak, bere esperientziaren arabera, bete ditugu, gero denak taula batean batuz.
Lana, gutxi gora behera egina dagoenean, Joxemiri bidaliko diogu, berak irakurri egingo du eta gure lana beste talde bati bidaliko dio; era berean, beste talde baten lana guri bidaliko digu eta guk ebaluatu egin beharko dugu (3 aspektu positibo eta hobetzeko 2 aspektu).
Lana Joxemiri bidali aurretik, pixka bat apaindu egingo dugu aurreko saioan ikusitako programarekin.
Lana, gutxi gora behera egina dagoenean, Joxemiri bidaliko diogu, berak irakurri egingo du eta gure lana beste talde bati bidaliko dio; era berean, beste talde baten lana guri bidaliko digu eta guk ebaluatu egin beharko dugu (3 aspektu positibo eta hobetzeko 2 aspektu).
Lana Joxemiri bidali aurretik, pixka bat apaindu egingo dugu aurreko saioan ikusitako programarekin.
egunerokoa
Gaurko saioan aurreko asteko taldekideak bereiztu eta bakoitza beste pertsona ezberdinekin jarri gara informazioa elkartrukatzeko.
Elkartruke honetan bubbl.us eta prezi.com programak aztertu ditugu, aurreko saioan deskubritutakoa hobeto finkatuz.
egunerokoa
Gaurko saioan, eskoletako praktiketako lana jaso dugu, zuzendua, eta azkeneko ajusteak egiten hasi gea, dena txukundu eta pdf formatuan gordetzeko. Bestalde, bakoitza bere blogean saltseatzen egon da, taldekideen enlazeak sartu eta irudiak nola igotzen diren ikasi. Azkenik, manifestuaren inguruan ideiak botatzen joan gara, hurrengo asterako zerbait zehazten joateko.
egunerokoa
Atzoko saioa manifestuaren inguruan pentsatzeko hartu genuen, gaur taldekide bakoitza bere ideiekin azaldu eta zerbait bateratua sortzeko asmoz.
Gutxi gora behera zehaztu dugu manifestuaren ideia nagusia, orain bakoitzak bere etxekolanak egin eta hurrengo asterako manifestua osatzen hasiko gara.
Manifesturako irudi bila genbiltzala, nola ez, argazki zoragarriak ikusi ditugu, hau da horietako bat:

Besterik gabe, ayo eta hurrengo asterarte!!
Egunerokoa
Gaurko saioan manifestua eta murala nola egin behar diren gehiago zehaztu dugu eta ideia borobiltzen joan gara. Hasieran uste genuen manifestua lau orritan egin behar genuela, baina orain badakigu orrialde bakarrekoa behar duela izan, beraz, lau orrialdetakoa batean sartzen joango gara; hau da, orrialde berean egongo dira: errekara (magisteritzako ibilbidera) jauzia, arrantzuntzian bakoitzak berea arrantzatzen du (karreran zehar bizitutako esperientziak) eta zuhaitzak gure identidatea irudikatuko du.
Bihar arte!
egunerokoa
Badakit bloga ahalik eta bisualena izan behar duela eta txapa gutxi sartu; ea oporretan tartetxo bat hartzen duten hori borobiltzeko. Gaur manifestuarekin eta muralarekin jarraitu dugu.
Hurrengo asterarte!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)